ESZENA

Hiru euskal konpainia FiraTarregan izango dira

Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen Euskal Teatroa ekimenari esker, Hortzmuga teatroa, Ertza eta Cielo Raso taldeek Lleidan dagoen Tarregako Kaleko Antzerki Azokan erakutsiko dituzte euren obrak egunotan.

Bihartik igandera bitartean Tarregako kaleetan egingo den FiraTarrega jaialdian Hortzmuga teatroa, Ertza eta Cielo Raso taldeek, gaur egungo euskal antzerkia zertan den erakutsiko dute.
Hala, Hortzmuga Teatro taldeak (Arantza Goikoetxea, Nabar Zarraga, Aritza Rodríguez, Alex Antunez eta Iñaki Aguimaga aktoreekin), Yo estuve allí y… no lo contaron como yo lo vi lana eramango du FiraTarregara.
Hainbat hilabetez oholtza gainean erakutsi duten lan honetan boterearen, politikaren eta komunikabideen arteko harremanei buruzko hausnarketa plazaratzen da. Talde hau 6an eta 7an arituko da.

Beste aldetik, Ertza konpainiak (irailaren 7an eta 8an), Leioako Umore Azokan saritutako 4×4 izeneko dantza ikuskizun bat eskainiko du jaialdian.

Azkenik, Cielo Raso konpainiak Carnaval  lana aurkeztuko du. Igor Calonge, Daniel Abreu eta Dacil Gonzalez dantzariak aritzen dira Brasileko dantzarik famatuena ardatz hartuta, Carnaval-a. Herriko Plaza nagusian erakutsiko dute lana 6an, 7an eta 8an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button