MUSIKA

Haizetara Nazioarteko Kale Musika Lehiaketa

Dena prest dute Amorebieta-Etxanoko kaleetan Haizetara Nazioarteko Kale Musika Lehiaketaren XVIII. edizioa egiteko. Aurten, ekainaren 20, 21 eta 22an izango da.

Egun horietan, betiko legez, jatorri ezberdinetako taldeek joko dute. Aurten 37 bandek eman dute izena eta horietarik zortzik egingo dituzte beren kontzertu ederrak, beti ere, hip-hop, funk, musika tradizionala, balkanikoa, swing, elektronikoa, folk,….haizatzeko.

Hauek dira Haizetara 2025ean parte hartuko duten taldeak: Undertow Brass Band (Aeb); The Brass Funkeys (Erresuma Batua), La Revuelta (Suitza), Zygos Brass Band (Frantzia), Los Fugitivos (Ciudad Real), Suck Da Head (Frantzia), Cornelius (Frantzia) eta Goxo Txaranga (Iruñea), Azken talde hori 15 neskaz osatutako txaranga da. Kontserbatorioko ikasle talde batek sortu zuen 2022ko ekainean, eta txarangetan emakumerik ez zegoela ikusita, talde hori osatzera ausartu ziren, talde horietan mundu guztiaren balio bera ikusarazteko. Errepertorio eklektikoa du, jai eta tradiziotik hasi eta bertsio ausart eta gaurkotuenetaraino.

Asteburu honetan musika estilo jostagarri guztiekin gozatzeko aukera paregabea izango duzue Haizetara jaialdiarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button