ARTEA

Playmobil plastikozko mundua Sebas Beyró artistaren eskutik

Donostiako Echeberria galeriak Argentinako Sebas Beyró artistaren PLAY erakusketa aurkeztu du. Atzotik eta urriaren 11ra bitartean bisitatu ahalko da galeria.

Aurreko egunetan, eta Zinemaldiarekin bat eginez, erakusleiho bat antolatuko du bere lanekin. PLAY izeneko lanaren barruan, Playmobil plastikozko panpinatxoak kausituko ditugu. Bertan, margolan handiak egin ditu artistak serie honetako panpinak protagonistak direlarik.

Erakusketaren inaugurazioarekin batera, artistak muntaia berezi bat gauzatuko du kartoizko letrekin, non Play, Pause, Rec eta Stop irakurri ahalko den.

Erakusketa hau sorpresa eta guzti dator, izan ere, artista argentinarrak 500 panpinatxo prestatu ditu bilduma mugatua osatuta eta berak sinatuta, erakusketa bisitatzen dutenen artea oparitzeko.

Sebastián Beyró, Buenos Aires hirian jaioa da (1973) eta erakusketa askotan hartu du parte. Hasierako urteetan Argentina eta Uruguayko galerietan eta geroago Madril, Sevilla, Barcelona.

PLAY, Euskal Herrian erakusten duen lehen erakusketa da honakoa

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button