ARTEA

Planetako azken baso primarioak zaintzeko beharraz

Ongarri Argazki Taldeak eta Elgoibarko Kultura Sailak, apirilaren 24ra bitartean, eta Elgoibarko Kultur Etxean, Jesus Rocandio argazkilariaren Universo Bosque izeneko erakusketa antolatu dute.

Universo Bosque proiektua bost kontinenteetako botanikoen laguntzarekin egin da, eta lurreko azken baso primarioak zaintzeko beharraz kontzientziatu nahi du, ahaleginak batuz jatorrizko edenaren azalera gehiago ez galtzeko. Formari dagokionez, beren bizitzetako uneren batean gai hau erdigunean jarrita aritu diren autoreen gainean aurretiaz egindako dokumentazio zientifikoaren zein euren plano, marrazki, argazki eta zinemaren analisi lan sakonaren emaitza da.

Artistak berak azaldu du bere lanaren nondik norakoa: “Dokumentaltasuna da nire lanaren oinarria, jakinean erregistroa, askotan, gure ulermen-gaitasunaren gainetik dagoela. Marrazkitik hurbil dagoen estetika batekin transkribatzen dut baso bakoitza bere xehetasunetan, eta pinturatik hurbilago, bisualki abstraktu diren zatietan. Lurralde naturalak dira, denboraz kanpokoak, giza presentziarik gabeak, non gaur egungo ikuslearen ikuspegia iradokiz, bere eskarmentuan, bere ibilbidean oinarritutako erantzunak eskatzen dizkiodan, Azken batean, printzipioaren, munduaren osaeraren, gure existentziaren arrazoiaren bilaketa da. Jatorrian dagoenaz liluratuta dagoen arrotz baten bilaketa, itzuleraren bidez, abiapuntuarekiko mirespenaren bidez, bere burua esplikatzeko bidea aurkitzen duena; kosmogoniaren azterketa zein zientifikoa espiritualarekin adiskidetzeko gonbita eginez”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button