IKUS-ENTZUN

Park Chan-Wook zuzendariaren zikloa, BilbaoArten

Aste osoan zehar, gaur hasita, zinema korearrarekin bigarren hitzordua programatu dute BilbaoArten. Gaur berton, ekainak 20, 19:00etan, pantailaratuko da Park Chan-Wook zuzendariaren lehen filma: Joint Security Area.

Park Chan-Wook zuzendariaren lanak ikusteko parada izango da ziklo honen barruan, izan ere,  Hego Korea XXI. mendeko zuzendari adierazgarrienetako bat da. Park Chan-Wook (Seul, 1963) zinemagile korearrak “irudi aztoratzaile eta gogoangarriak diseinatzeko sen berezia duen zuzendaria da. Ikusle egokituaren uste moralak erasotzeko gai den egilea, bokazioz epikoa den bals manieristaren bitartez, edo kontran, drama zakar eta lehor batekin”.

Gaurko filmak honakoa kontatzen du:  “Bi gudarien heriotza gertatzen da bi Koreak banatzen dituen lurraldean. Honek erruak argitu eta bi herrialdeen arteko gatazka armatua eragotziko duen ikerketa prozesu bat abian jartzen du. Argumentu honekin eta Koreako guda zibilak utzitako zauriaren inguruan, Park Chan-wook internazionalki aditzera eman zen, Hego Korean inoizko arrakasta handienetako bat lortuz”.

Datozen egunotako pelikulak honako hauek izango dira: Old Boy (ekainak 21); Sympathy for lady vengeance (ekainak 22); I’m A Cyborg But That’s Ok (ekainak 23); Thirst (ekainak 24), eta  Stoker (ekainak 27).

Zikloarekin batera, Kiwon Hong artista korearrak hiru hilabetetan BilbaoArten egindako lanaren erakusketa publiko bat egingo du, eta geroago, María Ibarretxe artista euskaldunak, Seulen garatutako lan prozesuaren emaitzak ere aurkeztuko ditu BilbaoArten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button