IKUS-ENTZUN

Pio Caro Barojari omenaldia, Punto de Vista jaialdian

Gaur, otsailak 9, 20:00etan, Pio Caro Barojari omenaldia egingo zaio Punto de vista Festibalaren barruan. Omenaldian, 1971. urtean grabaturiko irudietan, Pío Caro Barojaren elkarrizketa eta Navarra Cuatro Estaciones: Udazkena eta  Negua izeneko lanak pantailaratuko dira

Pío Caro Barojak zuzenduriko filmak dira, non bidaia kronologiko batean basoa gorritzen den eta airea ehizaz betetzen den. Bertan ere, urte-sasoi horretako erritoak, baserriko lanak eta jaiak aipatzen dira.  

Garaia haietan, 1971n, Jim Morrison hil zen, Greenpeace jaio zen, yankeek Vietnamen murgildurik jarraitzen zuten eta Apolo 14ak gizakiaren hirugarren oina Ilargian jarri zuen, baina gure mundu txikian, “Astibia aizkolariak garaipena erraz lortzen zuen herrietako plazetan; Etxalarko elizan azken argizaiolak su zeuden eta Berako baserrietan sagardoa izeneko paradisuko elixirra egiten jarraitzen zen. Iraileko, urriko eta azaroko egutegiak data gorriz beteak, La Olivako monasterioan mahats-bilketa, Bardeetara transhumantzia edota San Migel eta bere erreguteak. Eta Corteseko makila-dantzatik Etxalarko sareetara, diagonal etnografikoan trazatutako Nafarroako mapan”.

Irudi horien aurrean batek baino gehiagok bere buruari egingo dio galde: non daude garai horiek? Desagertu al dira betikoz? 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button