LITERATURA

Joseba Sarrionandia eta itsasoa

Bihar bertan, Literatura Eskola ekimenaren barruan, Joseba Sarrionandiaren eta itsasoaren arteko harremanaz jardungo du Eider Rodriguez idazle eta irakasleak, Pausuko Xaia ostatuan (Urruña).
Rodriguezek duela gutxi aurkeztu du Joseba Sarrionandiaren “Lagun izoztua” eleberriko hiru itsasoak. Irakurketa proposamen bat doktore-tesia, eta bertan aztertu ditu autore iurretarrak bere obran irudikatu dituen itsasoak.

Berria egunkarian honakoak esan ditu Eider Rodriguez idazleak, bere ikerketa-lana dela eta: “Itsasoarena metafora hiper-erabilia eta oso maiztua da. Erromantikoentzat itsasoa izan da eta da gauza idiliko bat, borrokari, abenturari, epikotasunari lotua. Itsaso hori ere agertzen da Sarrionandiaren obran, Kalaporturi lotua batez ere. Kalaportu kostaldeko herri fikziokoa da, Sarrionandiaren hainbat lanetan ageri dena. Baina beste itsaso batzuk ere ageri dira haren liburuetan, eta batez ere Lagun Izoztua nobelan. Liburu horretan itsasoa beste zerbait ere bada. Hiru itsaso agertzen dira, eta itsasoaren metafora edo sinbolo modernoak daude”.

Horrelakoak ere entzungo dituzue biharko saioan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button