ARTEA

Picasso grabatzaile Bilbon

Pablo Picassok 1922 eta 1971 bitartean egin zituen 70 grabatu paratu dituzte Bilboko BBK aretoan. Lanok hainbat teknika eta materialekin burutuak daude, tartean, urtinta, litografia, eta linolioa. Picasso-Grabatzaile erakusketaren komisarioa Martine Soria da eta zabalik dago hilaren 30era bitartean. Ondoren, Kordobarako bidaia egingo du.

Erakusketan ikusgai dauden grabatuak Vallauriseko Zeramika Museoarenak dira eta horien bitartez artista malagarrak teknika hori nola menderatzen zuen ikus daiteke. Izan ere, Picassok ikaragarrizko dohainak erakutsi zituen teknika guztietan. Hala, bizitza bakar batean marrazkilari, grabatzaile eta ilustratzailea izan ez ezik, eskultorea eta zeramista ere izan zen. Horretaz gain, antzerkiko dekoratuak, jantziak eta maskarak ere sortu zituen.

Picassok bere bizitza osoan burutu zituen grabatuak; 2.200 inguru egin omen zituen. Lan guzti horiek artistaren ibilbidearen egunerokoa osatzen dutela esan omen da.

Erakusketan grabatuez gain, beste pieza batzuk ere ikus daitezke, besteak beste, kartelak eta liburuak, grabatu moduan eginiko buztinezko piezak, eta zenbait grabaturekin datozen kobrezko xaflak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button