BERTSOTAN

Peru Abarrategi Arabako Bertsolari Txapelketan onena

Peru Abarrategi da aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketako txapelduna. Peruri Serapio Lopezek jantzi zion txapela larunbatean.

Oholtza gainean, sei bertsolari izan ziren azken norgehiagokan: Xabi Igoa, Manex Agirre, Peru Abarrategi, Iñaki Viñaspre, Oihane Perea, eta Paula Amilburu.

Horien artean, Manex Agirre eta Peru Abarrategi aritu buruz-burukoan, eta  azken ariketak bien artean jokatu ondoren, Abarrategi nagusitu zen. Hortaz, atzetik, Manex Agirre, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre, Xabi Igoa eta Paula Amilburu lotu ziren.

Txapeldunaren bukaerako bertsoak sona hartuko du seguru:

Eskakizun txikitxo bat
aterako dut plazara
nahiz Aramaioxo ta Oion
ez den berdin beharbada
probintzi txiki honek du
bere-berea euskara
batzuek ahaztu arren
gu ere euskaldun gara
beraz konplexu guztiak
doazela pikutara
ama berdinak erditu
baditu zazpi alaba
merezi duen moduan
zaindu ezazue Araba.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button