
Zarautzeko Sanz Enean eta Torre Luzea aretoetan, argazki erakusketa berriak paratu dira. Alde batetik, Jose Regueiraren Panoramikak ikus daitezke eta beste alde batetik, Adrian Tyler adituaren Externalities izeneko obra duzue ikusgai. Photomuseum bertan ere, Sergio Saez argazkilariak bere lanak paratu ditu.
Photomuseumetik bidali dizkiguten obra biren gaineko zertzeladetan irakur daitekeenez, José Regueira (Madril, 1880-1930) XX. mendeko lehen hamarkadetan sortu ziren hainbat argazkilari afizionatu taldeko partaide da eta bere argazkilari jarduera 1902tik 1935 urte bitartean luzatu zen. Formatu panoramikoan egindako seriea da bere lan aipagarrienena. 216 argazki, 1919 eta 1930 urte bitartean gindakoak. Bere lan panoramikoaren berezitasuna objetiboaren mugimendu errotatorioan datza, argazkilaritza eta zinemaren arteko eremu bat proposatuz. Posibilitate plastiko berriak, kalean egindako argazki multzo bat egitean aurkitu zituen Regueirak, pertsona ugari azaltzen zen irudietan, emozio estetiko guztiz berria sortuz. Hau izan zen bere aurkikuntza eta hau bere ekarpena XX. mende hasierako lehen hamarkadetako Espainiako argazkilaritzari.
Eta beste aldetik, Adrian Tyleren Externalities, 23 argazkiz osaturiko proiektu autoeditatua da. Bertan korporazioek eta gobernu organoek natura zeinen era nihilistan jorratzen duten azaldu nahi da.