MUSIKA

Piraten Musika Lehiaketaren bigarren finalerdia egingo dute gaur

Piraten 5. Musika Lehiaketaren bigarren finalerdia egingo dute gaur, ekainak 15, Groseko Kortxoenea Gaztetxean, 20:30ean. Kontzertuan hiru talde arituko dira zuzenean: Behatxeroja (Punk rock, Hernani), ON (Rock, Donostia) eta The Amendoins (Rock, Donostia).

Aurreko finalerdia, ekainaren 8an egin zuten Intxaurrondoko Letaman gaztetxean. Jardunaldi hartan Margot (Pop rock ,Donostia) eta Tacumah Reggae Band (Raggae, Donostia) taldeek jo zuten.

Hirugarren eta azken finalerdia, ekainaren 22an, Añorgako Zine Zaharrean izango da, 20:30ean. Lau talde arituko dira lehian: Flattened Frog Massacre (Hardcore Metal, Urnieta), Morphina (Rock, Donostia), Hilotz (Thrash Metal, Lasarte Oria), eta Saia (Nu Metal, Oiartzun).

Lehiaketaren inguruko informazio gehiago jasotzeko sartu izanpirata.info webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button