ARTEA

Praktika artistikoen eta kultura-ikasketen masterra

Uharteko Arte Garaikideko Zentroak (Uharte Zentroa), Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Praktika artistikoen eta kultura-ikasketen masterra, Gorputza, Afektuak, Lurraldea izenekoa, abian jarri dute.

Master horrek “diziplinaz gaindiko ikerketa esparru bat eskaintzea du helburu, egungo praktika artistikoak birpentsatzeko aukera egon dadin”.
Programak hiru ikerketa-lerro ditu ardatz: Generoa eta bisualitateak: teoria feministen eta ikerketa bisualen, artistikoen eta performatikoen arteko elkarguneak aztertzean jartzen du arreta; Lurraldea: alde batetik, Euskadiko eta Nafarroako kultura-ikerketen edukiak biltzen ditu eta bertzetik, kultura-ekologienak; eta Afektuak eta ezagutza kokatua: praktika artistikoan eta artearen ikerketan pentsatzeko orduan afektuek duten garrantzia aztertzen du.

Programak tokiko eta nazioarteko artistek zuzendutako lantegi trinkoak eskaintzen ditu, bai eta sormen laborategiak ere. Hainbat herrialdetako artistek, ikerlariek eta unibertsitateko irakasleek osatzen dute irakasle-zerrenda.

Informazio zehatza hemen lortu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button