LITERATURA

Perpetua Saraguetaren eskuidatziak eta hiztegia aurkeztu dituzte

Perpetua Saragueta: eskuidatziak eta hiztegia liburua aurkeztuko dute gaur Iruñean. Liburua Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariak paratu du, eta Saraguetaren ondarea argitaratzea du xede.

Perpetua Saragueta Erroibarko Mezkiritz herrian jaio zen 1905eko abuztuaren 3an eta Iruñean hil, 1986ko martxoaren 26an. Baserri giroko hamahiru neba-arrebetatik zaharrena izan zen, eta kazetaria eta idazlea izan zen.

Bi multzo bereizten dira idazlearen testuetan: batetik, gerra aurreko urteetan egin zuen kazetari lana; eta bestetik, urteetan, batez ere 70eko hamarkadan, egin zituen lanak. Horietan sorterriko deskribapenak, ohiturak, gertaerak, pasadizoak, eta abar ditu aztergai.

Horietako zati batzuk plazaratuak izan diren arren, Perpetua Saraguetak idatzirik utzitako zatirik handiena plazaratu barik zegoen. Orain horiek guztiak jaso dira liburu honetan.

Liburuari bi eranskin gehitu zaizkio: bata, gerra aurreko sasoian Baionako Eskualduna eta Donostiako Argia aldizkarietara bidaltzen zituen Mezkirizko eta Arizkungo sei bat kronika; bestea, CD bat, Jose Mari Satrustegik Perpetua Saraguetari 1977 eta 1979 urteetan egin zizkion hiru grabazio luze biltzen dituena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button