ARTEA

“Peregrina” izeneko erakusketa ikusteko azken egunak, Bilbon

EHUko Arte Ederretako Fakultateko Nerea Apodaka Garcia eta Uxue Ruiz de Arkaute Acedo ikasleen sorkuntza artistikoak datorren otsailaren 26ra arte ikusi ahal izango dira Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan. Peregrina erakusketak berrogeita hamar pieza txiki biltzen ditu, eskulturen, gorputz objektiboen eta serieko lanen artean.

Erakusketaren haria artista biek Peregrina izenez ezagutzen den perla baten liluratik, eta bide batez, berba horren adieretatik sortzen da. Artista bakoitzak “bere sormenerako bidea arakatu du material komunak erabilita, eta hala, Uxue Ruiz de Arkautek arrotza denari egiten dio aurre, eta munduari babesleku moduan itzultzen dio. Eta Nerea Apodakak zati bereziak batu, arraroa eta zaharkitua dena hartu eta balioa erakusten duten kapsula bihurtzen du”.

Hortaz, eta beti sortzaileen ahotan, helburua, “aurkezten diren eta berez erakargarriak eta, aldi berean, elkarren artean erlazionagarriak diren objektuzko gorputzak” erakustea da.

Erakusketa, Bizkaian presatutako talentu barriek egiten duten lana bultzatzeko Bizkaiko Batzarrek hainbat urtetan EHUko Arte Ederretako Fakultatearekin duten akordioaren barruan dago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button