IKUS-ENTZUN

Gaur hasiko da Errenteriako Film Laburren Lehiaketa

Gaur hasi eta igandera bitarte iraungo du Errenteriako Film Laburren Lehiaketak. Antolatzaileen arabera, “jaialdi hau eskualdeko gazteen arteko jaialdi bat bezala jaio bazen ere, kalitate oso altuko lanak ikusteko aukera izango dugu aurtengoan ere”. Hala, nazioarteko lanak ere jasotzen dituzte.

Gaur, bihar eta etzi Niessen zinemetan egingo dira proiekzioak, 19:30etik aurrea, eta igandean, berriz, sari-banaketaren ekitaldia izango da Niessen Kulturguneko Auditorioan, 18:00etatik aurrera.

Gaur, ondoko laburrak aurkeztuko dira: Eideann (Álvaro Granados), Pan-Demia (Rubén Sainz), The Zoo (Mario De la Rosa), Un Lugar Mejor (Moisés Romera, Marisa Crespo), Zarautzen erosi zuen (Aitor Arregi), Sujeto Darwin (Fernando Sánchez Criado), Don Miguel (Kote Camacho), Miedo (Carlos de Antonio) eta Sandwich (Gabi Martín).

Bihar berriz: A Serious Comedy (Lander Camarero), No tengo miedo (José Diego Santiago), Otsoko (Ander Iriarte), Alex (Laura García Alonso), Soroa (Asier Altuna) eta Tin&Tina (Rubin Stein).

Eta, amaitzeko, larunbatean: It Girl (Oriol Puig Playà), Blaumar (Helher Escribano), Anómalo (Aitor Gutiérrez), Os Meninos Do Rio (Javier Macipe), Te Escucho (Jorge Blas), Desenlace (Iván Cortázar), Hubert Le Blonen azken hegaldia (Koldo Almandoz), El Bosque Negro (Paul Urkijo), Cuerdas (Pedro Solís) eta Gure arbasoen ogibidea (Carlos Iglesias Serrano).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button