ARTEA

Egiptoko animalia sakratuak

Irungo Oiasso Erromatar Museoan abian da Egiptoko animalia sakratuak; Bidaia bat momifikazioaren sekretuetara izeneko erakusketa interesgarri, berezi eta apartekoa. Apirilaren 15era bitartean probestu ahal duzue ikusteko.

Erakusketa hau diziplina anitzetan jarduten duen Nafarroako Unibertsitateko talde batek 2009tik 2012ra bitartean gauzatu duen lanaren ondorioa da, eta berari esker, 2.700 urtetik gorako animalien momia egiptoarrei buruz egindako ikerketa-lanak azaltzen dira. Ikerketa honetan elkarrekin aritu dira Nafarroako Unibertsitatea, Huescako Museo Probintziala, Archeo et Fides Fundazioa, Bartzelonako Museu Egipci, Leongo Museo Bibliko eta Ekialdekoa eta Tarragonako Museo Biblikoa.

Erakusketa zoragarri honetan, arte-adierazpenetan nola irudikatzen zituzten jainko-jainkosak, eta apaizek kontrolaturiko gizarte faraoniko hartan nolako erlijio sinesmenak zituzten jabetu ahal da ikuslea, eta era berean, baltsamatzeko teknikak eta materialak, momiak estilizatzeko helburuak, eta antzinako egiptoarrek beren jainko-jainkosei babesa eskatzeko erabiltzen zituzten amuletoak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button