BERTSOTAN

Enkarterri-Ezkerraldeako finala zapatuan

Enkarterri-Ezkerraldeako Bertsolari Txapelketako Finala, zapatuan jokatuko da Zallako Zine antzokian, 17:30etik aurrera.

Finalean kantatuko duten bertsolariak, Aitor Arrutia Azkueta, Aitziber Bengoetxea Uribe, Ander Ucelay Aristi, Idoia Anzorandia Kareaga, Ion Barrocal Besga eta Nuria Cortada Ibañez.

Finalera pasatuko diren bertsolariak zeintzuk izango diren erabakitzeko kanporaketa bi jokatu dira Enkarterri/Ezkerraldean. Maiatzaren 10ean, Trapagarango Basetxe gaztetxean, lehena jokatu zen, eta bertan, Nuria Cortada Ibañez 170 punturekin onena izan zen. Bigarren kanporaketa, maiatzaren 17an izan zen, Santurtziko Lakelo gaztetxean, eta han, Aitziber Bengoetxea Uribe 169,5 punturekin suertatu zen irabazle.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button