ARTEA

Patxi Badiolaren argazki kresaltsuak ikusgai daude Markinan

Euskal Herriko itsasertzean eginiko argazkiekin osaturiko Kostaldeari begirada kuttun bat izeneko erakusketa paratu du Patxi Badiolak (Ondarroa, 1966) Markinako Uhagon Kulturgunean. Argazkiak ikusgai daude uztailaren 14ra bitartean.

Honela Badiolak Nontzeberri webguneko Argazkigela atalean: “Kostaldeko herri batean jaio nintzen 1966ko irailean, berton bizi nahiz eta ez dut beste leku batera mugitzeko asmorik. Belaunaldiz-belaunaldi arrantzan jardun duten familia batean jaio nintzen, gaztetan neuk ere ogibide bera hautatu nuen eta honen eraginez diot honenbesteko begirunea itsasoari”.

“Nire argazki irteeretan lehenengo gauza gozatzea da… Euskal Herriko bazterretan ibiltzen gozatzen dut, nire begiek ikusten duten edertasun natural guztia argazki artxibo batetan harrapatu nahian … harkaitz hori argitzen duen eguzki izpia… ur azal lasai edota ondar bustiaren gainean islatzen diren odeiak… nire oinak bustitzen dituen kresal hori, nire behatzak hondarpean murgiltzen dituena … uhinen garraxi eta ur-jauzi baten marmarra entzunez… argazkitu aurretik gozatu…”.

Itsasoarekin loturiko argazki kresaltsu hauek Markinako Uhagon Kulturgunean daude uztailaren 14ra bitarte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button