MUSIKA

Getxoko 34. Nazioarteko Jazzaldiaren eskutik jazz aroa dator

Jaialdiaren lehenengo egunean Charles Lloyd (Memphis, 1938) eskarmentu handiko saxo-jole, txirula-jole eta musikagilea jardungo da.
Biharamunean, ostiralean, Jerry Gonzalez (New York, 1949) tronpeta-jolea ariko da Getxon bere talde ospetsuarekin: Fort Apache Band. Jazz latinoaren artista ospetsu hori 70eko hamarkadan nabarmendu zen, garai horretako talde latinoek ez bezala (salsa musika jotzen aritzen zirenak), Afrikako eta Karibeko doinuen sustraietan sakondu zuen eta erritmo horiek jazzarekin uztartzen jardun zen.

Jazzaldiaren erdialdean, uztailaren 3an, Dave Douglas (Montclair, New Jersey, 1960) ariko da, bere belaunaldiko tronpeta-jole eta musikagile ezagunenetako bat, hain zuzen ere. Jazzaren eta inprobisazio musikaren arloan Douglas Azken hamarkadetako musikari garrantzitsuenetariko bat omen da Ipar Amerikan.
Uztailaren 4an, igandean, Dee Dee Bridgewaterren (Memphis, Tennessee, 1950) txanda izango da, egungo eszenaren izen handienetako bat, alegia.

Datorren astelehenean amaiera ezin hobea emango dio jaialdiari David Sanborn (Tampa, Florida, 1945) saxo-jole ospetsuak. Smooth jazz eta pop jazz fusion estiloei lotuta, free jazzaren mugak aztertu zituen bere jardueraren hasieran.

Getxoko Kultur Etxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button