MUSIKA

Black Keys eta Franz Ferdinand taldeek BBK Live zartatu dute

Aurten, Bilbao BBK Live jaialdiak marka guztiak hautsi ditu: sarrera guztiak agortu dira, eta inoiz baino jende gehiago bilduko da Kobetamendin, 120.000 lagun, hain zuzen; duela astebete inguru agortu ziren salgai jarritako 35.000 bonoak.

Uztailaren 10, 11 eta 12an egingo da jaialdia, eta Black Keys, Franz Ferdinand eta Prodigy izango dira kartel-buruak, hurrenez hurren.

AEBetako Black Keys taldeak piztu ditu aurtengo edizioko argi guztiak; bikoteak underground-ean eman zituen estreinako urratsak, baina azken urteotan bandak ikaragarrizko arrakasta eskuratu du, batez ere, Brothers (2010) eta El Camino (2011) diskoei esker. Bikoteak rock, funk, glam eta blues estiloen uztarketa jorratzen du, baina bere soinua gero eta gehiago leundu dute, gehienbat goi mailako ekoizpen finen ondorioz. Hala, formula horren bitartez, ikus-entzule askorengana iritsi da taldea, eta, egun, mainstream banda bat izatera igaro da. Black Keys bikoteak Turn Blue (2014) diskoa aurkeztuko du Bilbon, zeinak kritikak eskasak jaso dituen.

Gainerako bi egunetako izen nagusiak ingelesak izango dira: Franz Ferdinand (post-punk) eta Prodigy (elektronika eta rock). Kobetamendik bilduko diren beste izen interesgarri batzuk ondokoak dira: Phoenix, Crystal Fighters, Band of  Horses, Jack Johnson eta MGMT.

Euskal Herriko ordezkaritzaren harira, Belako, El Columpio Asesino eta Eskean Kristö izango dira Kobetamendin, besteak beste.

Informazio gehiago: bilbaobbklive.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button