MUSIKA

La Bona Dea taldeak Irun Rock Jaialdia aurkeztuko du

Gaur, irailak 19, La Bona Dea rock bandaren kontzertua egingo da, Donostiako FNAC dendan, 20:00etan, irailaren 27an egingo den Irun Rock Jaialdiaren aurkezpen ekitaldi gisa.

La Bona Dea talde rock klasiko zalea da, izan ere, Tequila, Los Rodriguez, Los Ronaldos edo Pereza banden eraginak gordetzen ditu. 2011n eratu zen, eta bost musikarik osatzen dute: Luis J.C (ahotsa eta gitarra), Anxel Iraola (baxua), Mikel Goñi (gitarra), Joxean Perez (bateria) eta Ruben Mejuto (pianoa). Bostak ibilbide luzeko musikariak dira, Bidasoa aldeko makina bat taldetan jo baitute.

Halaber, gogoratu irailaren 27an, Irun Rock Jaialdia egingo dela Ficoba aretoan, 20:00etatik aurrera. Zea Mays, Cápsula, Bigott, Belako, Tania de Sousa eta We Are Standard taldeek parte hartuko dute jaialdian. We Are Standard bizkaitarren The Clash punk banda ingeles mitikoaren doinuak joko dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button