MUSIKA

Deloreanek elektronikaz jantzi du Laboa

2014an, Donostian, Adarra sarien harira ondutako ekitaldien baitan, Mikel Laboa omentzeko kontzertuaren ideia agertu zitzaion Delorean taldeari. Hala, laukoteak 45 minutuko kontzertua egin zuen, Laboaren kantuen erremixekin osatua. Jasotako harrera onaren ondorioz, zarauztarrek emanaldi gehiago egin zituzten. Bada, Elkar argitaletxeak esperimentu hura diskora ekarri du, Mikel Laboa izenburupean.

Diskoak zazpi kantu biltzen ditu. Laboaren ahotsaren pistaren ardaztutako elektronika doinuak dira. Elektronika blaitutako Laboaren doinuak hauexek dira: Kantuz, Dialektikaren laudorioa (Lekeitio 3), Komunikazoa-Inkomunikazioa (Azken pasarte, Ez), Denbora galduaren bila, Bentara noa, Orreagako introa eta Orreaga (Lekeitio 6).

Elkar diskoetxearen arabera, “Erritmo sendoaren gainean oinarriturik, lan ikaragarria eraikitzen da, disparatutako doinuen ala softwareen eta benetako instrumentazioaren artean orekatu eta oxigenatua.  Dena dela, lanak duen erakargarritasun handiena bere emozioan datza, sentikorra bezain sinbolikoa baita”.

Delorean, 2001ean eratu zen Zarautzen, eta harrezkeroztik ibilbide oparoa egin du, bai eta disko azpimarragarriak grabatu ere, tartean, Subiza eta Apar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button