MUSIKA

“Larunbat Musikalak” urte osorako kontzertuak, Gasteizen

Larunbat honetan, hilak 13, Larunbat Musikalak Formatu txikiko kontzertu eta ekitaldien zikloa abiatuko da berriz. Bertan, antzinako musika, musika klasikoa, garaikidea, zarzuela nahiz beste kultura batzuetako musikak biltzen dira. Kontzertuak, guztira hamar, Arte Ederren Museoan izango dira.

Urtarrilaren 13an, 12:30ean, Iluna Producciones nafarrek El pincel mágico ipuin musikala aurkeztuko dute (Gabonak luzatzeko asmoz, Errege Magoek haurrei egingo dieten azken oparia izango da) Obra ipuin musikal soila da, Mozart, Lisztt, Beethoven, Vivaldi. Rossini eta Massenet musikarien zatiak biltzen dituena, eta berdintasunaren aldeko aldarria luzatzen duena. “Mugak gainditzeari buruzko istorio dinamiko, baikor eta bizia da, umeek erraz jarraitzeko modukoa.”
Iluna Producciones hogei urte baino gehiago dituen eta antzerki testualean espezializatuta dagoen konpainia eta ikuskizun ekoizlea da. Azken hamarkadan haurrentzako 1.000 emanaldi baino gehiago egin dituzte. Raquel Sanchez Corcuera eta Miguel Goikoetxandia izango dira oholtza gainean oraingoan.

Edizio honetan, gainera, sailak duela hogei urte baino gehiagotik antolatzen dituen beka artistikoen laguntza jaso duten hainbat pertsonak hartuko dute parte, baita beste erakunde batzuen bekak jaso dituzten artistek ere.

Informazio gehiago eta egitarau osoa, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button