ARTEA

“Paperetik Hitzera” zikloa, Gasteizeko Artium Museoan

Urtarriletik martxora bitartean, Paperetik Hitzera hileroko programa antolatu du Artium Museoak. Ekimenaren barruan askotariko liburu eta argitalpen-proiektuak aurkeztuko dituzte hainbat artista, idazle, diseinatzaile, historialari, kritikari eta komisariok.

Paperetik Hitzera artearen eta argitalpengintzaren artean gertatzen diren truke etengabeei arreta jartzen dien proposamen bat da, eta horretaz gain, Museoaren eskuratze bibliografikoen politikaren ikerketa-ildo nagusietakoa ere.

Gaur berton, urtarrilak 20, izango da Fluxus Escrito. Actos textuales antes y después de fluxus izeneko lehen saioa, 19:00etan, Mariano Mayerren eskutik. Mariano Mayer (Buenos Aires, Argentina, 1971) poeta eta komisario independentea da. Azken proiektuen artean, aipatzekoak ditu Azucena Vieites. playing across papers, Sala Alcalá 31 (Madril, 2020), eta Distancias elásticas: Antonio Menchen eta Cecilia Szalkowicz, Párraga Zentroa (Murtzia, 2019), besteak beste. Fluxus Escrito. Actos textuales antes y después de Fluxus irakurketa-ariketa baten izenburua da,  bai eta testu teoriko eta artistikoen sorta bat biltzen duen antologia bat ere.

Hurrengo saioa, otsailaren 18an izango da, eta Artium Museoak aldizkari bat argitaratuko duenez, lehenengo alea lurraldean garatutako jardun artistikoei eta horiek nazioarteko testuinguruarekin duten loturari buruz gogoeta egitera bideratuta egongo da. Lan horren aurkezpena egingo da egun horretan.

Azkenik, martxoaren 5an azken saioa izango da. Gema Intxausti artistaren lanari Museoan eskainitako bakarkako lehen erakusketaren izenburua da Jendetzaren Erdian, Atxiloketari Begira, eta haren ibilbideari buruz idatzitako lehen liburuaren izenburua ere. Lan horren aurkezpena egingo dute.

Datu guztiak Artium Museoak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button