ARTEA

“Ideia Zeinu Batean”, Afrikako arte tradizionaletik arte garaikidera

Donostiako Kubo-Kutxa aretoak erakusketa berria hartu du, Ideia Zeinu Batean. Sánchez-Ubiría Bilduma, zeina ikusgai izango den 2019ko urtarrilaren 20ra arte.Sebastián Ubiría (1947-2014) eta Margarita Sánchez (1944) senar-emazteen bilduma izugarria da, izan ere, 30 urte inguru aritu dira piezak biltzen, 500 lan metatu arta.

“Hasieran Afrikako arte tradizionaleko piezak bakarrik zituen. Geroago, jauzi egin zuten arte garaikidera, Afrikagatiko pasioa alde batera utzi gabe”, Kubo-Kutxa aretoaren arabera.

Hala, Donostiako erakusketak bi esparru horiek lotzen ditu, Afrikako artea eta arte garaikidea, bien arteko solasaldi estimulatzaile eta dinamikoa lortzeko.

“Zenbait piezaren edertasuna eta interesa ezagutzera gonbidatzen gaitu, alde batetik, eta bestetik, Afrikako antzinako arteko eta arte garaikideko lanen artean existitzen den elkarrizketa etengabea argitzen saiatzera”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button