IKUS-ENTZUN

Zinemaldi Soziala ikusgai Arrasate, Eskoriatza eta Bergaran

Gaurtik hilaren 23ra bitarte, Arrasate, Bergara eta Eskoriatzako hainbat tokitan Zinemaldi Sozialaren emanaldiak ikusteko parada izango da, Mugarik Gabe eta Elkarhezitzen Gobernuz Kanpoko Erakundeen eskutik.

Hala, Arrasaten hiru hitzordu atondu dituzte. Gaur bertan, ¿Por qué son importantes las mujeres, El cuerpo de las mujeres eta Pantojismos lanak proiektatuko dituzte, 20:30ean Amaia Antzokian.

Abenduaren 16an, halaber, Propiedad privada eta Hechos son amores filmak ikusi ahalko dira Gaztetxean, 22:00etan. Emanaldiaren ostean eztabaida izango da.

Hilaren 16an, berriz, hitzaldia izango da 19:00etan, Kulturatean. Coral Herrera arituko da hizlari lanetan eta Los mitos del amor romantico gaia jorratuko du. Toki berean, baina hilaren 21ean, 20 años eta Martxan lanak proiektatuko dituzte, eta gero eztabaidatzeko aukera izango da, 19:00etan.

Arrasateko azken zita abenduaren 23an izango da 22:00etan, Gaztetxean. Egun horretan antzerki-foruma izango da Yokerendan taldearen eskutik.

Eskoriatzako eta Bergarako emanaldiei dagokienez, herri bakoitzean bi hitzordu izango dira. Hala, Eskoriatzan, atzo lehendabiziko proiekzioa egin zuten, eta hurrengo zita hilaren 20an izango da. Egun horretan, hain zuzen ere, aurretik aipaturiko Coral Herreraren hitzaldia izango da HUHEZIn, 18:30ean.

Bergarako bi emanaldiak bihar eta hilaren 21ean egingo dituzte. Bihar, Zabalotegin 20 años eta Martxan filmak proiektatuko dituzte, eta hilaren 21ean, ostera, ¿Por qué son importantes las mujeres, El cuerpo de las mujeres eta Pantojismos. Hiru lan horiek ere Zabalotegin ikusi ahalko dira. Emanaldiok 20:30ean hasiko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button