EMAKUMEA

Pandemia garaian emakumeek bizitza sozialari eta ekonomikoari egindako ekarpenaz

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Bilboko Udalak sentsibilizazio kanpaina berria aurkeztu du gaur egungo osasun krisian emakumeek egin duten lana erakusteko helburuz.

Aurten, Berdintasun Sailak Eta zu, nola moldatzen zara? lema aukeratu du. Esan duten moduan, “mezu honekin emakumeok aurre egin behar izan diegun eta egiten ari garen desberdintasunak eta zailtasunak agerian utzi nahi izan ditugu”.

Gainera, hau zehaztu dute: “erantzunkidetasun sozialerako deia da, eta ezinbestekoa da banakako partaidetza, gizonena eta emakumeena, bai eta taldekoa ere, enpresena eta erakundeena”. Erantzunkidetasunari dagokionez, Bilboko zinegotziak esan du “gure ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko eta talentua erakartzeko eta leialtzeko enpresa-estrategia bakarra izatea” dela. “Azken finean, produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzea”. Nekane Alonsok adierazi du kanpaina honek “emakume guztientzako mezu itxaropentsua, ahalduna eta guztiontza,” izan nahi duela.

Kanpina horrekin Bilboko Udalak hiru helburu lortu nahi ditu: Emakume guztiek osasun-krisiaren garai honetan egin duten ekarpena aitortzea; Enpleguei, ekoizpenari eta zerbitzuei eusteko ezarri diren lan-kudeaketako eredu berriak aztertzea, baina berdintasunaren aurrerabidean eta genero-ikuspegia txertatzeko premian duten eraginari buruz ere hausnartzea; eta erantzunkidetasuna sustatzea, emakumeen eta gizonen artean desberdintasunik ez sortzeko.

Datozen egunotan, udal kanpaina hau hainbat euskarri fisikotan eta hiriko altzarietan jarriko da. Euskarri digitalean, www.bilbao.eus webgunean eta Udalak sare sozialetan dauzkan kontuetan zabalduko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button