ARTEA

Leioako Udaleko Kultura Saila gazte sortzaileen alde

Artista guztiek parte hartu ahal izango dute, eta interes berezia dago Leioan bizi direnek eta sortzaile gazteek (30 urtera artekoek) parte hartzeko.
Izena emateko oinarriei erantsitako fitxa bete behar da eta, fitxa hori, hirugarren oinarrian adierazitako agiriekin batera, Kultur Leioara (Jose Ramon Aketxe plaza, 11 – 4. solairua) bidali.
Gutunazalean hau jarri behar da: Taldekako erakusketetarako urteko deialdia.

Arte-proposamen hauek sartzen dira: pintura, eskultura, argazkigintza eta interesgarriak izan daitezkeen beste arte-teknika batzuk. Erabilitako teknika eta materialak artistek aukeratuko dituzte. Arte-ekoizpenak 2005eko urtarrilaren 1a baino geroagokoa izan behar du.

Egile bakoitzak agiri hauek erantsiko dizkio izena emateko fitxari: NANaren edo pasaportearen fotokopia; Leioan bizi bada, erroldatze-ziurtagiria; curriculum vitaea; lanen fitxa teknikoa: argazkia, izenburua, zein urtetan egin den, materialak, neurriak eta
interesgarritzat jotzen diren beste datu batzuk.

Argazki-euskarria duten lanetan, gomendatzen da erreprodukzioak aurkeztea zuri-beltzean edo koloretan, erakusketan erabiliko den behin betiko formatua ere adieraziz.
Era berean, artistek aretoaren ezaugarriak kontuan hartu beharko dituzte euren proposamenak aurkezterakoan. Horretarako, aretoaren fitxa teknikoa emango zaie.

Aukeratutako artistei idatziz jakinaraziko zaie noiz erakutsi behar duten euren lana. Lan hori egoera ezin hobean eta muntatzeko eta ikusteko beharrezko baldintzetan aurkeztu behar da.
Kultur Leioak taldekako erakusketarako aukeratutako lanen katalogo bat egingo du.

Kultur Leioak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button