ESZENA

“OTEITZA =/= GIZARTEA” antzezlanaren azken emanaldia, Donostian

Aldatzen Laguntzen antzerki taldeak azkenengoz taularatuko du OTEITZA =/= GIZARTEA antzezlana etzi 20:00etan Donostiako Doka Kafe Antzokian. Obrak Jorge Oteiza eskultorea du ardatz.

Oteiza eta bere argiketariaren arteko harremana jorratuko da obran. Bi pertsonaiak Ion Martinezek jokatzen ditu. Bertan Oteizak gizarteari buruz zituen gogoetak kontatuko ditu eta argiketariak gogoeta hauen aurrean bere pentsamenduak adieraziko ditu. Ion Martinez da antzezlanaren egilea, idazlea, eta zuzendaria.

Antzerki taldeak iragarri duenez, azken taularatzea berezia izango. Honatx, egun horretako egitarau osoa: 20:00etan, Oteitzari buruzko bideoa; 20:15ean, bertsolariak (Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendi); 21:00etan, Ander Lipus aktorearen emanaldi berezia; 21:30ean, luntx afari, eta 22:00etan 22:00, berbena, 3GABE2 taldearen eskutik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button