MUSIKA

“Ostera Bizi Bizian” kontzertua bihar, Bilboko Kafe Antzokian

Euskaltzaleen Topaguneak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Ostera Bizi Bizian kontzertua ondu du, Olatz Salvador, Mikel Urdangarin eta Xamanak taldea kontzertu bakar batean ikusteko aukera eskaintzeko. Ekimena ekainaren 17an izango da Bilboko Kafe Antzokian, gaueko 22:00etan.

Kulturaren sektoreak bereziki pairatu ditu egoera sanitarioaren ondorioak, eta pandemiagatik kontzertuak modu berezian egin behar izan ziren, eta joan den urtean grabatu egin zen kontzertu hori, baina aurten Udagoieneko Ostera kontzertu zikloaren ohiko formatuaren itzulera izango da. Eta hala, ekainaren 17an, Antzokian egingo den kontzertua azaroko Udagoieneko Ostera emanaldi zikloaren aurrerapen gisa ulertu behar da.

“Antolatzaileek zor genien zuzeneko emanaldi bat iazko edizioko 3 artistei eta, batez ere, herritarrei. Ezen gauza bat da zure musikari gustukoenak pantaila bidez ikustea eta beste bat aurrez aurre ikusi eta entzun ahal izatea. Ostera oholtzara datoz Olatz Salvador, Mikel Urdangarin eta Xamanak baina publikoaren aurrera oraingoan, bizi-bizian”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button