MUSIKA

Daniel Higgs folk musikari estatubatuarrak Donostian joko du

Daniel Higgs estatubatuarrak Donostiako Altxerri klubean joko du 20:30ean. Folk musikariak iaz Kataluniako ultramarinos Costa Brava estudioan grabaturiko Beyond & Between (2011) lana aurkeztuko du.

Bakarlari aritu baino lehen, Higgsek ibilbide luzea egin zuen Washington DC hiriburuko Dischord zigiluarekin grabatzen zuen Lungfish talde handiarekin.

Estatubatuarrak patroi errepikakorretan eraikitako kantu minimalak jotzen ditu banjo, ahoko harpa edo droneen kutxaren laguntzarekin. Higgsen ahotsa, gainera, sakontasun handikoa eta ahaltsua da. Estatubatuarraren hitzak ere maila handikoak dira. Horiek ere soinu eta hitzen errepikapenetan sustengatzen dira. Emaitza, kantu biluziak dira, mantrikoak eta hipnotikoak.

Antzeko ezaugarriak zituzten Lungfish bere aurreko taldeko doinuek. Proiektu hartan, baina, instrumentu elektrikoak nagusitzen ziren. Folk kutsua ere erakusten zuen taldearen jarioak, baina mantu elektrikoan estalia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button