ARTEA

Arabako artistei zuzenduriko beka deialdia

ARTgia sorgune & aretoak Arabako artistei zuzendutako beka deialdi berria aurkeztu du. Maiatzaren 20tik ekainaren 10era bitartean aurkeztu daitezke proiektuak, ARTgiak abiatutako bigarren beka deialdi horretan.

Deialdi honen bidez, Arabako artista berri zein ibilbidea duten artisten lana sustatu nahi du ARTgia sorgune & aretoak. “ARTgia da Arabako artistei erakusketa-gunea irekitzearen aldeko apustua da, hitzetatik ekintzetara salto egiten duena. Hala, beren artelanak ARTgia aretoan (Vitoria-Gasteizko Jose Lejarreta kalea 41 helbidean) erakutsi eta hedatzeko bitartekoak eskaintzen ditu eta, gainera, proiektu irabazleek 400€ko diru-laguntza jasoko dute”, azaldu du Irantzu Lekue aretoko zuzendariak.

ARTgia sorgune & aretoa topaketa, truke, hibridazio eta elkarrizketa artistikorako gunea izatea da xedea, artistei, sortzaileei, agente kulturalei eta gizarte osoari oro har irekitakoa, non erdigunean egongo diren sormena, ikerketa, esperimentazioa, berrikuntza eta hedapen artistikoa.

Araban jaio diren edo bertan bizi edo lan egiten duten artistek aurkeztu ahalko dituzte proiektuak. ARTgia da proiektuaren lan-ildoan ez dago mugarik ez parte-hartzaileen adinari dagokionez, ez gaiari, ez diziplinari dagokionez. Parte-hartzaileen proiektuak ezezagunak izan behar dira, ezin izango dira publikoki zabalduriko proiektuak aurkeztu.

Informazio guztia: ARTgia sorgune & aretoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button