ESZENA

Bilbaoeszenak "Artistak egoitzan"-en bigarren edizioa deitu du

Deialdira aurkeztu nahi diren pertsonak 2010eko martxoaren 15era arte aurkeztu ahal izango dituzte euren sorkuntza proposamenak. Lehen edizioan bezala, gehienez ere bost arte egoitza aukeratu ahal izango dira. Horien helburu nagusiak proposamen eszenikoak sortzea, ikertzea eta zabaltzea izango da.
Bilbaoeszenaren Artistak Egoitzan programaren helburu nagusia artistei eta artista taldeei laguntzea da, arlo eszenikoetan sorkuntza edo ikerketa prozesuak garatzeko baliabideak eskainiz (ekonomikoak, teknikoak, prestakuntzakoak edo laguntzakoak, etab.) eta batik bat, eszena berriekin zerikusia duten, interes zehatz bat sortu eta izaera anitza duten arloetan, ardatz nagusia antzerkia eta dantza izanik.

Programa honetan helburu bi lortu nahi dira: batetik, arte eszenikoen esparruko arte sorkuntza sustatzea, eta, bestetik, garapen eta ikerketa-prozesuak bultzatzea, arlo eszenikoak eta, batez ere, dramaturgia berriak ardatz nagusiak izanik.
18 urtetik gorako artistek, bakarka edo taldean aurkez ditzakete deialdi honetarako proiektuak, arte eszeniko garaikidearen sorkuntza edo ikerketako lan prozesuetan Bilbaoeszenarekin parte hartu nahi badute. Parte hartzaileen nazionalitatea edozein izan daiteke baina egoitza bi, gutxienez, euskal artisten proposamenetarako izango dira.

Egoitza bakoitzak gehienez 35 eguneko iraupena izango du eta epealdi horretan modu trinkoan egingo da, aurkeztu eta hautatutako proiektu artistikoan oinarrituta. Proiektu bakoitzerako diru-kopurua gutxienez 1.500 euro eta gehienez 5.000 euro-koa izango da.
Informazio gehigarria hemen duzue.

MBN Comunicacionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button