EMAKUMEA

“Oroitzapen Kolektiboaren Zaindariak” kanpaina

Emakumeen Nazioarteko Egunaren barruan, Bilboko Udalak egun horretarako diseinatutako komunikazio-kanpaina egingo du. Aurten, Udalak bultzatutako ELLAS, Oroitzapenen atlasa arte-proiektuan dago oinarrituta, Uretamendi, Ingurabidea eta Betolazako auzotarren memoriaren eta argazkien inguruan.

Udalak, Oroitzapen Kolektiboaren Zaindariak – Guardianas de la Memoria Colectiva kanpaina instituzional berri honekin, andrazkoek uriaren historian egin duten funtsezko ekarpena aldarrikatu eta agerian jartzen du. Zehazki, berrogeita hamarreko hamarkadan Bilbora estatuko beste leku batzuetatik (Gaztela eta Leon, Galizia edo Extremadura) iritsi ziren andrazkoetan oinarritzen da, familientzat “etorkizun hobe baten” bila.

“Andrazkoak memoriaren zaindariak izan dira hainbat hamarkadatan, eta proiektu honekin memoria hau hedatzea proposatzen dugu, gorde den eremu pribatua gainditzea eta plano gogoetatsu eta publikoan kokatzea, transmisiorako bide berriak irekitzeko asmoz. (…) Beren bizi-historia propioak eta bakarrak dituzten andrazkoak dira eta, hala ere, haien bizipenak eta ezaugarriak beren familiekin gure urira, lan bat bilatzeko eta bizi-proiektu berriak hutsetik abiarazi ahal izateko iritsi ziren gainerako emakume migratzaile guztienak dira”.

Beste alde batetik, Oroitzapenen Atlas aldi baterako erakusketa bisita daiteke Uretamendin. Ingurabideko begiratokia dago bertan, eta andrazkoen argazki- eta ahozko artxiboan oinarritutako pieza artistiko bat dago. Erakusketa kristalezko edukiontzi batean dago. Oroitzapenen Atlas hau etxeko argazkigintzaren inguruko ikerketatik sortu da, historikoki andrazkoak izan baitira familia-albumak egiteko, berrikusteko eta kontatzeko arduradunak.

Bilboko Udala Oroitzapen Kolektiboaren Zaindarien kanpainaren protagonista diren Uretamendi, Ingurabide eta Betolazako andrazkoen argazkien irudia zabaltzen hasi da, euskarri fisiko eta hiri-altzari desberdinetan, formatu digitalean www.bilbao.eus Udalaren webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button