MUSIKA

Ordizia rockean murgilduko da bi astez

Urriaren 8tik 20ra bitarte Ordiziarock jaialdia egingo dute. Bi astez kontzertuak ez ezik, argazki erakusketak eta dokumentalen proiekzioak ere izango dira.

Hala, urriaren 8tik 19ra Emarock emakumeen argazki erakusketa izango da ikusgai Barrema Kultur Etxean. 17an, gainera, erakusketaren gaineko dokumentala proiektatuko dute.

Urriaren 18an, 18:30ean lehendabiziko zuzeneko emanaldia izango da, D’elikatuz aretoan: Combo Jazz eta barikuan, 19an, berriz, Jamaikako musikaren historia ardatz izango duen kontzertua izango da frontoian, 19:00etan. Toki berean, baina 23:00etan, hiru taldek joko dute : Big Band, Starblues eta Limando.

Urriaren 20an, hiru kontzertu izango dira herriko kaleetan barrena 19:00etatik aurrera: Bolkete (Herriko Taberna aurrean 19:00etan), Kail (Barrenako plazan, 20:00etan) eta Orangutan Swimming (Herriko Taberna aurrean, 21:00etan).
Gauean, halaber, lau taldez osaturiko emanaldi nagusia izango da frontoian 22:30etik aurrera: Eraso!, Governors, Anai Arrebak eta The Glasses Crew.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button