ARTEA

Arteen asteburua, “Art District” egitasmoarekin

Kulturari eta arteari lotutako dagoen Art District, Guggenheim Bilbao Museoak, Arte Ederren Museoak, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak eta Rekalde eta Ondare aretoek bultzatzen duten egitasmoa da, eta bere III. edizioa maiatzaren 15 eta 16an izango da.

Kasu honetan, hiriko arte-galeriak dira kultura eta artea sustatu nahi dutenak, bildumazaletasunarekiko interesa piztuz. Hala,  galerietan eta erakusketa-aretoetan artista hauek izango dira: Kisito Assangni, Rainieri, Carmen Bustamante, Ferreño, Marta Serna, Plademunt, García Ergüin eta Miguel Garai. Goian aipaturiko museoek bat egingo dute ekimenarekin eta sarrerak doan eskainiko dituzte, eta gainera, ordutegi zabalagoak izango dituzte.

Programazioari dagokionez, SpY graffitiaren munduko lehen figurak, Grip Face Sua Rua proiektuaren sortzaileak eta ekintzaren aldeko konpromisoagatik ezaguna den Democracia taldeak beren aldarrikapenak ekarriko dituzte Bilbora. Horrez gainera, Bilbon izango dira Atlas proiektuaren ekimen abangoardista eta konprometituenak, Carlos Baudilio, Jesús Jauregui eta Fernando eta Vicente Roscubasen lanekin.

Gainera, aurtengo edizioan, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko ikasleek beren esku-hartzeak erakutsiko dituzte hiriko hainbat lekutan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button