
Lurralde Deserosoak gaiaren inguruan ardaztu dira Zenbat Gara elkarteak eta BIRAk antolaturik Oraina Kontakizun jardunaldiak. Urtarrilaren 28an hasi zen ekimena eta gaur, martxoak 11, amaituko da.
Modu honetan azaldu dituzte antolatzaileek mintzagaiaren nondik norakoak: “Hausnartu egin nahi dugu munduan zapaltzen dugun zoruaz. Lurralde deserosoetan barneratzera goaz. Deserosotasuna espazio bezala. Eta horretarako talaia edo helduleku bana proposatu diegu: hemengotasuna/hangotasuna; gorputza; hitza; eta (in)koherentziak”.
Lehen saioan Itxaro Borda eta Xabier Aierdi bildu ziren, Ibai Atutxak gidaturik. Otsailaren 11n, bigarren saioa izan zen BIRAn, eta Edurne Azkarate eta Leire Vargas bildu ziren Gorputza gaiaren inguruan mintzatzeko. Otsailaren 25ean, Kafe Antzokian, Eider Rodriguez eta Amets Aranguren sortzaileen txanda izan zen, eta Hitza izan zen gaia.
Azkenik, martxoaren 11n, Itziar Ituño eta Gorka Urbizu bilduko dira BIRAn, (In)Koherentziak gaiaren inguruan solastatzeko.