BESTELAKOAK

“Oraina kontakizun” jardunaldiak amaitzear

BIRA kulturguneak eta Bilboko Zenbat Gara elkarteak Oraina kontakizun jardunaldiak bideratu dituzte otsailaren 14tik martxoaren 28ra bitartean. Gonbidatuko diren pertsonek “hausnartu, gogoeta egin eta eztabaidatuko dute gaur egun horrenbeste entzuten eta erabiltzen dugun errelatu edo kontakizun hitzari buruz. Hartara, lau saio proposatu nahi ditugu, lau gairen inguruan: hitzen erabilera, gaur egungo militantzia eredua, aisialdia eta etorkizuna. Oraina, geu kontatzen ari gara ala kontatzen ari zaizkigu? Nola sortzen da errelatua? Nork kontatu ahal du? Nork ezin du? Zelako kontakizuna dugu honen eta horren inguruan? Nola aldatu/aldatzen da? Nola eragiten digu…?”

Guztira lau saio antolatu dituzte Galder Perez eta Goizalde Landabaso kazetariek gidatzen ari direnak. Orain arte iragan direnak honako hauek izan dira: Kontakizuna eta hitza izenekoa, Lorea Agirre eta Harkaitz Canoren eskutik; Kontakizuna eta militantzia izenekoa, Mari Luz Esteban eta Hedoi Etxarterekin; eta Kontakizuna eta Aisialdia, Txabi Landabidea eta Katixa Agirreren eskutik.

Azkenik, gaur, martxoaren 28an, Datorren kontakizuna gaian sakontzeko, Jule Goikoetxea eta Maialen Lujanbio bilduko dira BIRAn, 19:30ean hasita.

Jakingarri guztiak BIRAk dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button