
MEM Nazioarteko Arte Esperimentalen Jaialdiak, Italiako Zinearen inguruko zikloa abiatu du. Hala, urriaren 9ra arte, dozena erdi film proiektatuko dira Bilboko Pulimentos del Norte eraikinean. Pelikula zaharrena 1962koa da, Mamma Roma (Pier Paolo Pasolini), eta berriena 2010ekoa, Mine vaganti (Ferzan Özpetek). Aurora Suarez da zikloaren komisarioa.
Pasoliniren filma, hain zuzen ere, gaur bertan, irailak 4, proiektatuko da. Filmak Mamma Roma izeneko emagaldu baten istorioa kontatzen du, zeinak bizitza burgesarekin amesten duen. Bere zaindaria hil ondoren, emakumea auzo txukun batera joango da Hector semearekin eta fruta-postua irekiko du azokan. Semeak, era berean, amodioa ezagutuko du Bruna neskatoaren bidez. Proiekzioa 19:00etan hasiko da.
Zikloa ondoko filmekin osatuko da: irailaren 11n, Il piccolo diavolo (1988, Roberto Benigni); 18an, Caro diario (1993, Nanni Moretti); 25ean, Cesare deve morire (Taviani anaiak); urriaren 2an, Le quattro volte (2010, Michelangelo Frammartino); eta, azkenik, urriaren 9an, aipatutako Mine vaganti (2010, Ferzan Özpetek). Filmak jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin proiektatuko dira, 19:00etan.
Informazio osoa: musicaexmachina.com.



