BERTSOTAN

Iruñean, BTNko azken finalaurrekoa jokatuko da larunbatean

Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa larunbatean jokatuko da Iruñeko Anaitasuna kiroldegian. Horren ostean abenduaren 17ko finalean kantatuko duten zortzi bertsolariak zeintzuk izango diren jakingo da. Amets Arzallus egungo txapelduna zuzenean dago finalerako sailkatua.

Anaitasunako oholtzan honakoak bilduko dira: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Miren Amuriza, Oihana Iguaran eta Unai Agirre. Alaitz Rekondo izango da saioko aurkezlea.

Iruñeko Udalak, Euskarabideak eta Iruñerriko bertso eskolek ezinbesteko laguntza eman dute Iruñeko finalaurrekoa antolatzeko orduan, eta egun horretan, finalaurrekoaren ostean, Esne Beltza eta Trikidantz taldeen kontzertua izango da, Iruñeko Antoniutti parkean 23:00etatik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button