BESTELAKOAK

Ondarearen Europako Jardunaldien XXI. edizioa

Berrogeita hamar udalerrik eta ehun organismok eta kultur elkartek baino gehiagok osatuko dute edizio honetako egitaraua, Guztion ondarea, denok parte! Ondare irisgarria eta inklusiboa lelopean abiatuko dena, eta Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatu duena. Programak 214 proposamen kultural eskainiko ditu Bizkaian urritik aurrera. Ekimenean kultura ondarearen aurkezpenean eta interpretazioan tradizionalki ordezkaritza eskasa izan duten edo baztertuak izan diren taldeekin topaketa eta prozesu inklusiboak sustatu dira.

“Guztion eskubidea da kultura ondarea gozatzea. Horixe da aurtengo edizinoan aldarrikatzen doguna: ondare inklusiboa, kidetasunean, libre, lasai, oztoporik gabe, gustora bizitzea gure kultur esperientzia”, horixe esan du Euskara, Kultura eta Kirol diputatu Lorea Bilbaok aurkezpenean.

Urrian zehar, udalak, museoak, turismo bulegoak, naturaren nahiz ondarearen interpretazio zentroak, kultura elkarteak eta auzokideen elkarteak eta gizarte erakundeak arituko dira, Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatuta, ondarea pertsona guztiei gerturatuko dien egitaraua aurrera eramaten. Izan ere 214 jarduera bildu dira programa horretan: bisitak, ibilbide eta ibilaldi gidatuak, tailerrak, hitzaldiak, mahai-inguruak, konferentziak, topaketak, lekukotzak, ipuin kontaketak, erakusketak, kontzertuak, ikus-entzunezkoen proiekzioak, bideo-forumak, lehiaketak, ginkana formatuko jarduerak… eta abar.

Jardueren programa www.ondareabizkaia.eus webgunean edo ohiko lekuetan aurkitu ahal izango diren katalogoetan kontsulta daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button