ARTEA

Ondare Artistiko eta Kulturala Gerra Garaian

Gernikako Bonbardaketaren 88 urteurrenaren harira, Ondare Artistiko eta Kulturala Gerra Garaian izeneko jardunaldiak  egingo dira. Eta gainera, Gernikako Bakearen Museoan, Fernando Sánchez Castillo artistaren Bandera zuria. Futuro damnatio erakusketa abiatu da.

Artistak oroimen, boterearen irudikapen eta artearen historian oinarritu du bere lana, eta Gernikako Bakearen Museorako propio ekoitzitako instalazio batekin elkarrizketan aritu da. “Ikurren eraikuntzari eta suntsipenari buruzko begirada desberdinak eskaintzen ditu multzoak, baita sinboloei lotuta beren defentsarekin eta desagertzearekin hazten diren mitoei buruzkoak ere. Erakusketa zeharkatzen duen tentsio bat dago, ezagunaren eta eraldatuaren artean ezarria. (…)  Gerra Zibilarekin, frankismoarekin, herritarren moralarekin, bake nahiarekin edo artearen historiarekin lotutako sinboloak aldatu egiten dira erakusketa honetan, omenalditik, performancetik, babesetik edo jabetzetik igarotzen diren lengoaia desberdinetatik. Berrikuspen hori etorkizuneko damnatio edo kondenaren aurkako antidoto gisa agertzen da, hau da, bizitzarik gabeko sinboloen ezarpenagatik kondenatutako etorkizunaren aurkako antidoto gisa”.

Artistaren proposamena erabat poetikoa da, eta bakea irudikatu  nahi du, “gerraren mende ez dagoena, gatazka aurrez aurre, jartzen duen bakea, aitortzan eta erreparazioan oinarritutako bakea.”

Hemen duzue jardunaldien gaineko informazioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button