BESTELAKOAK

Omako Baso Margotuan bisita gidatuak

Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzarekin, Bizkaiko Foru Aldundia Ibarrolaren Omako obra leheneratzen ari da. Jada bukatu dute lehen fasea. Fase horretan zuhaitzak zenbatu eta beren egoera katalogatu da.

Omako Baso Margotua Land art deritzonaren adierazpena da. Korronte horren helburua lan artistikoa naturara eramatea da, eta paisaia izaten da ingurua edota lehengaia. Basoa modu egokian kontserbatzeko erronka teknikoa joan den urtean hasi zen, basoa hondatzen zuten faktoreak zeintzuk ziren aztertzeko eta ondoren, margotutako zuhaitzen eta baso osoaren garbiketa lanekin hasi zen. Esku-hartze praktikoa eta ikerketa, ezagutza eta berrikuntza zientifikoa bultzatzea da helburua.

Orain, bisita gidatuak antolatuko dira bisitariari artistak bi hamarkadatan zehar 40 zuhaitz baino gehiagotan egin zuen obra ulertzeko. Bisitak irailaren 7ra arte egingo dira ostiral, larunbat eta igandero.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button