MUSIKA

Olloki eta Kokein taldeen emanaldia, Errenterian

Otsailaren 1ean, larunbata, Oarsomusika elkarteak Errenteria/Oreretako Niessen aretoan antolatu du kontzertu potente bat Olloki eta Kokein taldeen emanaldiarekin.

Olloki, aurkezpenik behar ez duen Andoni Ollokiegi euskal musikariaren banda proiektua da. Bere musikak hainbat estilo jorratzen ditu, eta 70. eta 80. hamarkadetako doinuak haizatzen ditu batik-bat. Iaz kaleratu zuen Alienatuta diskoa aurkeztuko du, beste sorpresa batzuen artean.

Beste aldetik, Kokein taldeak 1999an eman zion hasiera bere ibilbideari. Gaur egungo boskotea Zaloa (ahotsa), Iker (gitarra), Edu (baxua), Jatsu (gitarra) eta Letek (bateria) eratzen dute. Taldearen sorreratik zortzi erreferentzia diskografiko kaleratu dituzte eta beraien ibilbidean zehar bide ezberdinak jorratu dituzte beti ere rocka oinarri izanik, hori bait da beraien funtsa. 2024ko Abenduan euren azken lana kaleratu dute, Bidea Da Helmuga, taldearen 25 urteko ibilbideari lotuta doana. Bertan bost abesti berri eta lagunak diren talde eta bakarlariek (Zea Mays, Miren Narbaiza, Ander Mujika, Joseba Baleztena, Mursego, Eraso! eta Nakar) egindako euren abestien bertsioak biltzen dira. Dantzagarri eta sentibera jarraitzen du taldeak lan honetan, zuzeneko emanaldietan erakutsi ohi duten bezala.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button