MUSIKA

Euskal Herriko Gazte Orkestraren ospakizunak

Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO) 25 urte betetzen ditu aurten, eta uda honetan ospakizun ederrak burutu nahi ditu.

Lehen zita, Kanariar Uharteko Gazte Orkestrari (JOCAN) egingo dioten ongietorria da. Izan ere, bi gazte orkestren elkartrukeari esker, oraingoan, JOCAN izango da ohiko biran arituko den orkestra gaztea. Bidelagun izango dute Nemanja Radulovic lehen mailako biolin jolea eta Victor Pablo Pérez maisua. Talde kanariarrak eskainiko duen programan, F. Mendelssohn eta P. I. Txaikovskiren lanak haizatuko dira.

JOCANek emango duen kontzertu sorta horren ondoren, EGOko musikariek elkarlanari ekingo diote, abuztuaren 5ean bi orkestrek Musika Hamabostaldiko Auditorioko zikloan eskainiko duten kontzertua prestatzeko. Programa honen ondoren, EGO Eta orain zer? proiektu berrian murgilduko da, Kukai Dantza buru duen ekoizpena. Emanaldi berritzailea izango da, “musika, dantza eta mugimendua uztartuko dituena, Ruben Gimeno musika zuzendari duela, EGOko zuzendari artistikoa bera”.

Hortaz, kontzertuak aste honetan bertan hasiko dira: 21ean, Principal Antzokian (Gasteiz); 22an, Baztartxo Antzokian (Azkoitia); 24an, Euskalduna Jauregian (Bilbo); 26an, Victoria Eugenia Antzokian (Donostia), eta 27an, Itsas Etxea Auditoriuma (Hondarribia).

www.egofundazioa.eus helbidean duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button