BESTELAKOAK

Galeano idazlea omentzeko, Ikuskizuna Bidebarrieta Kulturgunean

 

Bidebarrieta Kulturguneak, joan den apirilean hil zen Eduardo Galeano idazle uruguaitarraren omenezko El mundo al revés. Homenaje a Eduardo Galeano kontzertu antzeztua jasoko du bihar, abenduaren 10ean, 19:30etik aurrera.

Ikuskizunak egile horren lanaren parte esanguratsuak gogoratuko ditu, eszenaren eta zenbait musika tresnaren musikaren bitartez, El mundo al revés lana abiapuntutzat hartuz. Antzezpen proposamenerako, lau antzezle eta musikariak izango dira elkarrekin, eta Erre Arteka & Maskaradak zuzenduko dituzte.

Eduardo Galeano (Uruguay 1940 – 2015) 1973ko estatu kolpean atxilotu egin zuten, eta Argentinara joan behar izan zuen. Uruguayko, Argentinako eta Chileko diktadurek zentsuratu zuten. Las venas abiertas de América Latina liburua argitaratu zuen. Lan horrek Amerika Latinoaren historia proposatu zuen, eta hori pentsaezina zen garai hartako diskurtso nagusietan. Eduardo Galeanoren lanek pobreziaren, miseria moralaren eta materialaren kontrako frontea osatzen dute.

Horri esker, Doctor Honoris Causa izendatu zuten hainbat unibertsitatetan: La Habana, El Salvador, Mexikoko Universidad Veracruz, Argentinako Córdobako Universidad Nacional, Buenos Airesekoan eta Mexikoko Guadalajarako Unibertsitatean.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button