ESZENA

Kukai dantza taldearen “Gelajauziak”, Berrizen

XII. Dantza Zirkuituaren barruan, ekainaren 11n, Berrizko Legaño Plazan, Kukai dantza taldeak Gelajauziak taularatuko du, 19:00etan.

Jon Maya eta Cesc Gelabert koreografoen arteko harremanetatik sortu zen Gelajauziak. Obrak argi erakusten du bi koreografoek dantzarekiko eta kultura-tradizioarekiko duten interesa. “Pieza koreografiko horretan beren kezkak eta esperientzia erakutsi nahi izan dituzte. Piezaren oinarriak bi euskal dantza dira: Gipuzkoako soinu-zaharrak eta Lapurdiko dantza-jauziak. Bi dantza horien balio soziala, gizarte-sustraiak, bat-batekotasuna… egiten ari diren lan horren parte aktiboak dira”.
Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maya, Urko Mitxelena eta Nerea Vesga dira interpreteak, eta Xabier Erkizia eta Sabin Bikandi musikaz arduratu dira.

Kukai 2001ean hasi zen talde gisan Deiadarra koreografiarekin.  Oskara proposamen eszenikoa izan da talde honek egin duen azken sorkuntza.
Gainera, datorren larunbatean, ekainaren 18an, 19.30ean, Chillida-Leku museoa dantzaz blaituko da Kukai dantza taldearen eskutik. Topaguneak dantza, musika eta eskultura uztartzen dituen ikuskizuna, Chillida-Leku museorako bereziki sortu da, eta Kukai da bertako protagonista.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button