ARTEA

“Emakumeak eta kitto” erakusketa, ARTgia aretoan

Eider Bernaola argazkilariak Emakumeak eta kitto erakusketa paratu du Gasteizeko ARTgia aretoan. Erakusketan emakume biluzien argazkien bidez konplexuen gaia landu nahi izan du.

Gaur egun ere emakumeek pairatzen duten egoera ardatz hartu du Eider Bernaola (Gasteiz, 1992) argazkilariak. “Soldata baxuagoak, biolentzia matxista, ardura leku edo erabakiguneetan emakumeen falta nabaria, argazkilaritzan objektu. Irudien bidez elikatzen den markoa da. Eta irudi horien bidez sortu edo indartzen dira estereotipoak, are gehiago, pertsona batek, egunean, 3.000 publizitate inpaktu edo irudi jasotzen dituenean”, esan du egileak.

Erakusketan gorputz biluziak ikusten dira, gorputz naturalak eta freskoak, eta ez “egungo gizartean eta irudiaren munduan nagusitzen den gorputz hiper-sexualizatuak eta estereotipo patriarkala. (…) Ez dago gorputza baino beste ezer naturalagorik eta, era berean, anitzagorik. Gorputza bere horretan asko interesatzen zait: azala, tolesturak, zimurrak,… Joku asko ematen du gorputz biluziak”. Eider Bernaolaren printzipio nagusia edozein irudi sexista edo iraingarri arbuiatzea da, eta horren ordez ikusmolde feminista eta jarrera etikoa aldarrikatzea.

Hala, emakume biluzien argazkien bidez, Bernaolak konplexuen gaia landu nahi izan duen egitasmoa azaroaren 18a bitartean izango da ikusgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button