
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren laugarren kanporaketa Plentziako Jai Alai frontoian jokatu zen joan den asteburuan. Hantxe, Aitor Bizkarra abadinarrak finalaurrekoetarako txartela lortu zuen Arkaitz Zipitria Mendizabal (Arrigorriaga), Gorka Pagonabarraga Agorria (Durango), Julen Ibarguengoitia Ordorika (Gernika-Lumo), Peio Ormazabal Villanueva (Arrigorriaga) eta Peru Vidal Gurrutxaga (Leioa) kideen aurretik.
Aitor Bizkarrak 461,5 puntu lortu ditu guztira, eta horren ondorioz Berrizko finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 18an.
Azaroaren 4an jokatuko da Berriatuako Mendibarren frontoian Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bosgarren eta azken kanporaketa, 17:00etan hasita. Bertan kantatuko duten bertsolariak, Asier Alcedo Cano (Portugalete), Ibai Amillategi Omaetxebarria (Gernika-Lumo), Itxaso Paia Ruiz (Algorta), Josune Aramendi Perez (Markina-Xemein), Lander Ibarluzea Bikandi (Etxebarria) eta Oihana Bartra Arenas (Bilbo) izango dira.
Informazio guztia: www.bertsozale.eus/bizkaikotxapelketa



