ESZENA

Traman & Brix taldearen eskutik “Obarixo biaz” lana, Markinan

Teresa Caloren Historias de mujeres en crisis antzezlanaren moldaketa da bihar, maiatzak 9, 20:00etan Markinako Uhagon aretoan, Traman & Brix taldeak eskainiko duen Obarixo biaz izeneko antzezlana.

Taldekide guztiak emakumeak dira, “krisialdian dauden emakumeak dira protagonistak: egoera ekonomikoak, arrazoi existentzialek eta laneko kontuek eragindako krisialdia bizi duten emakumeak”.

Obraren zuzendaria Ana Elordi da, eta berak inoiz aipatu izan du, “umorea, kritika eta drama biltzen dituela lan honek”. Emakumezkoentzako testuen bila ibili ostean honako obra egoki iruditu zaie; lehenago Gizonak eta Hauxe da paraderu antzezlanak ere egokitu dituzte.

Ana Elordi aktoreak zuzentzen du 2007. urtetik Traman & Brix taldea, eta berak zuzenduriko antzerki tailer batean elkarturiko partaideek osatzen dute taldea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button